Bi aste eskas daramatza zinema aretoetan Esti Urresolak zuzendutako lehen film luzeak eta dagoeneko marka guztiak hautsi ditu. Egunotan Euskal Autonomia Erkidegoko aretoetan gehien ikusi den pelikula da, Nueve Cartas komunikazio agentziaren arabera. Orotara, 83.280 pertsona gerturatu dira filma pantaila handian ikustera, euskal zinemaren txarteldegi-marka guztiak hautsita.
Apirilaren 21ean iritsi zen zinema aretoetara 20.000 especies de abejas. Joan den asteburu luzean Amurrioko Antzokian proiektatu zuten, larunbatean, igandean eta astelehenean. Hiru egunetan 825 ikusle batu zituen proiekzioak.