Laudioko Andaluziako, Gaztela-Leoiko, Extremadurako eta Galiziako etxeak izango dira aurtengo San Roke jaietako pregoilariak. Txupineroak, aldiz, kuadrilla historikoetako ordezkariak izango dira. Hala jakinarazi du Maite Kortazar kultura eta jaietako zinetziak gaur komunikabideetan eginiko adierazpenetan.
Modu horretan, etxe erregionalek Laudioko kultura eta festei eginiko ekarpen handia aitortuko dute, eta baita euren lurraldeetako tradizioak mantentzeko eginiko lana ere.
Laudioko kuadrillak ere antzeko arrazoiak medio hautatu dituzte jaien hasierako suziria pizteko. Kuadrilla talde hori 2016an hasi zen berriro ekimenak antolatzen, kide historiko ugari bilduta. Gaur egun, 15 kuadrilla inguruk osatzen dute, eta ehun pertsona baino gehiago biltzen dituzte orotara.
Modu honetan, apurka-apurka forma hartzen doa abuztuko festen hezurdurak, Udalak apirilean iragarri baitzuen zeintzuk izango dira kontzertu nagusiak tokiko erakundearen programazioaren barruan.