Aiala Vidrio enpresako langileek greba egingo dute bihartik aurrera lantegiaren etorkizunaren defentsan

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 29a, 11:00

Aiala Vidrion egindako mobilizazio baten irudia. / Aiaraldea.eus

32 orduko bi lanuzte deitu dituzte Aiala Vidrio enpresako beharginek, zuzendaritzari konpromisoak har ditzan eskatzeko Laudioko lantegiko bideragarritasuna bermatzeko. Lehenengoa bihar izango da eta bigarrena ekainaren 13an.

Aiala Vidrio enpresako langileek 32 orduko bi greba egun aurreikusi dituzte, konpainiako zuzendaritzari exijitzeko bermatu dezan Laudioko lantegiaren jarraikortasuna. Bihar eta ekainaren 13an egingo dituzte lanuzteak eta enpresa batzordeak elkarretaratze jendetsuak deitu ditu 05:30etik 09:30ak arte. Berez, lanuztea bihar gauean hasiko da eta asteazkenean luzatu.

Sindikatuen aburuz, arrazoiak soberan daude mobilizatzeko. Izan ere, enpresak 90 langile gutxiagorekin funtzionatzeko plan soziala abiatuko du, eta ez du bermerik eman lantegiko etorkizunari begira. Horregatik, langileek exijituko diote enpresari inbertsio plana prestatu dezan. Aintzat hartu beharra dago Aiala Vidriok hainbat inbertsio eta erosketa egin dituela atzerrian -Brasilen edota Portugalen-, Laudion lan kopurua murriztu nahi duen bitartean.

Horrez gain, eta plan sozialari lotuta, enpresa batzordeak epaitegira eraman du lanpostuen balorazioa, salatuta zuzendaritzak plan soziala baliatzen duela aitzakia moduan txanda kontratuak ez egiteko. Azkenik, sindikatuek exijitu diote enpresari segurtasun eta osasun neurriak har ditzan.

Lehen bi mobilizazioak

Enpresa batzordeko kide batek aurreratu dio Aiaraldea Komunikabideari deitutako bi greba egunek jarraipena izango dutela eta ez dutela galdu nahi tentsioa lantegiko jarraikortasuna ziurtatu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide