Gaur eguerdian iragarri du Omniak EH Bildu babestuko duela larunbatean udal gobernu taldea osatzeko eta EH Bilduk prentsa oharra zabaldu du akordioa berresteko.
Ainize Gastaka buru duen taldeak honakoa adierazi du: "akordio honen hezurdura herritarren parte hartzean oinarrituko da, udal egituratan benetan ordezkatuta sentitu daitezen eta bertan aurrera aterako diren akordioak erabat legitimitatu ditzaten".
"Proiektu hori gauzatzeko konfiantzan eta elkarlanean sustatutako gobernu taldea eratzeko proiektua eraikitzera goaz Omnia eta EH Bildu artean, eta akordioaren ardatz hau udal bilkurako gainerako partaideekin eta herritar guztiekin partekatzeko lanean jarri gara dagoeneko", ziurtatu du EH Bilduk.
Koalizioak eskerrak eman dizkie gobernu aldaketa ahalbidetu duten herritar guztiei, atzo Omniako batzarrean euren proiektuaren alde egin zutenei barne.