Latiorro Eskolak bideoa sareratu du bere historia eta horretan parte hartu dutenak gogoratzeko

Aitor Aspuru Saez 2023ko eka. 16a, 15:00

Bideoan jasotako irudietako bat. / Latiorro Eskola

Latiorro Eskolak bere 50. urteurrena ospatzeko egindako erakusketan bideoa sortu zuen eta sare sozialetan zabaldu dute, ospakizunen hainbat argazki eta bideorekin batera. Hemen ikusi daiteke ikus-entzunezkoa.

Latiorro Eskolak bere 50. urteurrena ospatu du, baina efemerideak piztutako sua ez da guztiz itzali. Izan ere, hezkuntza zentroko zuzendaritzak antolatutako egitarauarekin batera, irakasle ohi talde batek erakusketa prestatu zuen Kultura Etxean.

Egitasmo biek material grafiko ugari sortu dute eta ikastetxeak partekatu du. Alde batetik, Kultura Etxean hainbat argazki ikusteko aukera izan ez ezik, jasotako ehunka argazkirekin bideoa ere ekoiztu zuten. Ikus-entzunezko piezan ikasle ohien argazkiak ikus daitezke, baita Latiorro Eskolako eraikinen obren irudiak ere.

Izan ere, erakusketa prestatzeko uste baino argazki gehiago jaso zituzten eta guztiak ez zirenez sartzen, bideoa baliatu zuten ekarpen guztiak bideratzeko, eta hemen dago ikusgai. Antolatzaileak oso pozik daude emaitzarekin eta, jasotako iritzien arabera, Kultura Etxeak inoiz hartutako erakusketa arrakastatsuenen artean egon da.

Horrez gain, 50. urteurreneko jai nagusia maiatzaren 20an ospatu zuten ikastetxean eta auzoan eta jasotako argazki eta bideo guztiak Internet bidez partekatu ditu eskolako zuzendaritzak. Hemen ikus eta deskargatu daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide