Laudioko familia batek salatu du asteazkenean anbulatoriora deitu zutela umea sukarrarekin zutelako eta telefonoz informatu zietela irailera arte ez dela zerbitzu hori egongo berriro. Osakidetzak berak argitu du hori ez dela horrela eta gaizkiulertu baten ondorioa izan dela.
Berez, gabezia hori ostegunetako arratsaldetara mugatuko da. Izan ere, hiru pediatratatik bat bajan dago (eta ez oporretan, zenbait gurasori hasieran adierazi zioten moduan). Hori dela eta, ohi bezala, astearteetan eta asteazkenetan pediatra ikusteko aukera egongo da 17:00ak arte, urte osoan zehar bezala.
Gogoratu beharra dago Laudion ere ez dagoela pediatria espezialitatea larrialdietan, lehen arretako gunea baita. Hori dela eta, aparteko arreta behar duten kasuek Gurutzetara jo behar dute.
Horri gehitu behar zaio Aiaraldeko bost osasun zentrotan itxierak eta ordutegi murrizketak egiten ari direla eta Laudio eta Amurrioko larrialdien egoera ere salatu dutela.