Laudioko anbulatorioan uztailean eta abuztuan arratsaldeko pediatria zerbitzua murriztu da ostegunetan

Aitor Aspuru Saez 2023ko uzt. 7a, 07:14

Irailera arte ez da egongo pediatria zerbitzurik ostegun arratsaldetan. / Aiaraldea.eus

Hiru pediatratik bat ez da lanean egongo uztailean eta abuztuan eta, ondorioz, osteguneko arratsaldeko zerbitzua kendu dute.

Laudioko familia batek salatu du asteazkenean anbulatoriora deitu zutela umea sukarrarekin zutelako eta telefonoz informatu zietela irailera arte ez dela zerbitzu hori egongo berriro. Osakidetzak berak argitu du hori ez dela horrela eta gaizkiulertu baten ondorioa izan dela.

Berez, gabezia hori ostegunetako arratsaldetara mugatuko da. Izan ere, hiru pediatratatik bat bajan dago (eta ez oporretan, zenbait gurasori hasieran adierazi zioten moduan). Hori dela eta, ohi bezala, astearteetan eta asteazkenetan pediatra ikusteko aukera egongo da 17:00ak arte, urte osoan zehar bezala.

Gogoratu beharra dago Laudion ere ez dagoela pediatria espezialitatea larrialdietan, lehen arretako gunea baita. Hori dela eta, aparteko arreta behar duten kasuek Gurutzetara jo behar dute.

Horri gehitu behar zaio Aiaraldeko bost osasun zentrotan itxierak eta ordutegi murrizketak egiten ari direla eta Laudio eta Amurrioko larrialdien egoera ere salatu dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide