Gaur kontzentrazioa egin dute Glavista enpresako langileek Laudioko herrigunean. Izan ere, zortzi hilabeteko hartzekodunen lehiaketaren ostean, inbertsore talde batek eskaintza egin zuen lantegia erosteko eta berriro irekitzeko.
Epaitegien eta erakunde publikoen oniritziarekin, Guardian enpresak jarri du oztopo nagusia, ez baitie fabrikako lurzorua saldu nahi interesdunei.
Gauzak horrela, kolokan dauden 240 lanpostuen jarraipena bermatzeko ari dira mobilizatzen beharginak, Guardianek jarrera aldatu dezan eta erakundeek bide horretan bultzatu dezaten.
Bihar ere elkarretaratzea egingo dute eguerdian, baina Guardian konpainiako lantegiko sarreran.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte