Eusko Jaurlaritzan hitza hartu nahi dute Autoglas-Glavistako langileek, eta astero mobilizatuko dira

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ira. 6a, 16:21

Astelehenean pentsiodunekin batera mobilizatu ziren langileak. / Aiaraldea.eus

Beharginek ostegunero egingo dute elkarretaratzea Laudioko Herriko plazan, eta Tuterako Guardianen lantegira ere jo nahi dute. 

Ostera ere mobilizatzeari ekin diote Autoglas-Glavistako langileek. Izan ere, Enpresa Batzordearen aburuz, segur aski irailean ebatziko da fabrika irekita mantenduko den ala ez.

Iragan astean egin zuten ikasturteko lehen elkarretaratzea Laudioko Herriko plazan; eta astelehenenean toki berera itzuli ziren, pentsiodunekin batera mobilizatzeko. Protesta-dinamika horri eutsiko diote hilabete osoan zehar. Ostegunero mobilizatuko dira Laudioko Herriko plazan, 12:00etatik 13:00etara. 

Ostegunero mobilizatuko dira Laudioko Herriko plazan, 12:00etatik 13:00etara

Baina, ez dira herrian geratuko. Eusko Jaurlaritzan hitza hartzen saiatuko dira, euren egoera "are gehiago sozializatzeko". Gainera, bidaia antolatu nahi dute Tuterara, bertan dagoen Guardianen lantegiaren aurrean protesta egiteko. Horrez gain, bileretan ere murgildu nahi dute langileen ordezkariek, gatazkan inplikatutako erakunde guztiekin -konkurtso-administratzaileak, Eusko Jaurlaritza eta Laudioko Udala, besteak beste-.

Produktu eta lehengaien likidazio plana

Enpresaren egoerari buruzko azken albisteak ere partekatu ditu ELAko sail sindikalak bere afiliatuei bidalitako oharrean. Sindikatuak jakinarazi duenez, hartzekodunen aurrelehiaketako administratzaileak likidazio plan bat garatu du fabrikan pilatuta dauden haizetakoak saldu eta, modu horretan, zorrak edota langileei zor zaizkien nominetako batzuk ordaindu ahal izateko. "Badirudi, aurrerago, biltegiratutako beira laua ere saltzea planteatzen dela, denboraren poderioz hondatu baino lehen".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide