Gaur Mendizorrozako futbol zelaian topo egingo dute Alaves eta Athletic Clubeko jokalariek EA Sports Ligako 6. jardunaldiko norgehiagokan, eta euskal derbiak eragina izan du Victor Urquijorengan.
Izan ere, Laudioko futbolari profesional ohia bi klubetan aritu zen eta Athletic Clubak kointzidentzia hori baliatu du Urquijo omentzeko.
📽️ Charlamos con el laudioarra Víctor Urquijo, exleón de los años 60 que inició su carrera profesional en el @Alaves
— Athletic Club (@AthleticClub) September 21, 2023
🔗 https://t.co/yi5uh7smCk
🔜 Mañana, #AlavésAthletic en Mendizorrotza. #MadeInEuskalHerria #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/FyF14U4J3E
Gauzak horrela, sare sozialetan bideoa argitaratu du klubak, zeinean Victor Urquijo Lamuza Parkean agertzen den bere kirol ibilbidea gogoratzen.
Ezagututako taldeak, berarekin jokatutako kide enblematikoak (Iribar, adibidez), bere joko ezaugarriak... Urquijok berak azaltzen du ikus-entzunezko pieza horretan oso gustura ibili zela Alavesen denboraldi batez.
Umorez eta familiaz inguratuta partekatu zituen Urquijok bere oroitzapenak eta duela bi hilabete jasotako omenaldia ere.