Behin behinean eten dute Autoglas-Glavistako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsultaldi epea, ELAk jakinarazi duenez. Sindikatuak eskaera bat egin zion enpresaren hartzekodunen aurrelehiaketa daraman epaileari: Autoglaseko ordezkariak (Parter Capital inbertsio funts suitzarra) eta Guardian multinazionalak espedientearen negoziazioan parte hartzea, “enpresa taldea eratu dezaketela” argudiatuta. Izan ere, enpresetako bat bera ere ez zen aurkeztu kontsultaldiko lehen bilerara.
“Epaileak informazio gehiago eskatu dio sindikatuari, erabaki bat hartzeko, eta kontsultaldia bertan behera utzi du bien bitartean”, azaldu du Autoglas-Glavistako ELAko sail sindikalak. Gaineratu duenez, sindikatuak atzo bertan entregatu zuen gaiaren inguruan duen dokumentazioa.
Bihar, Legebiltzarrera
Bien bitartean, Autoglas-Glavistako langileek mobilizatzen jarraitzen dute, eta Gasteizera joko dute bertan. Bi elkarretaratze egingo dituzte. Lehena Eusko Jaurlaritzaren aurrean, 10:30etatik 10:45etara, eta bigarrena 11:30etatik 12:30etara, Legebiltzarraren parean.
BIHAR‼️‼️
— ELA GLAVISTA LAUDIO (ANTIGUA GUARDIAN LLODIO) (@Autoglas_ELA) October 17, 2023
KONTZENTRAZIOA Eusko legebiltzarrako aurrean.@guardianglasseu erruduna!!
Konponbidea orain!! pic.twitter.com/3mUwNGJMBl