ZOZKETA

Matx eta Ibil Bediren kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 18:28

Amurrio Antzokian aurkeztu zuen Matxek 'Katarsia' EPa iragan ekainean. / Naia Vallejo

Matx eta Ibil Bedik kontzertua eskainiko dute larunbat honetan Faktorian. Txartelak azkar ari dira agortzen, eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du, hemen.

Kontzertu bikoitza ikusteko aukera egongo da larunbat honetan Faktorian. Matx artista laudioarra eta Ibil Bedi banda nafarra igoko dira eszenatokira 21:00etatik aurrera.

Malen Atxa hastapenetara itzuliko da larunbatean, Faktoriara, hain zuzen. Izan ere, bertan eskaini zuen bere lehenengo kontzertua 2021ean. Ez da bakarrik igoko taulara, azkenaldiko eredu berdinari eutsiz, Cuatro Bancoseko lagunak izango baititu inguruan.

Atxarekin batera, Ibil bedi taldea ere izango da Faktorian. Nafarrek 2018an ekin zioten bideari eta honezkero hiru lan luze plazaratu dituzte, azkena aurten bertan; Goldea. Matxek bezala, Ibil Bedik ere lotura estua du Faktoriarekin. 2019an egon ziren lehenengo aldiz, egun Faktoria dena pabiloi huts bat zen garaian. 2021ean, pandemia betean, errepikatu egin zuten. Faktoriako talde kuttunaren hirugarren bisita izango da oraingoa.

Sarrera bikoitz baten zozketa

Aiaraldea Komunikabideak kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatuko du irakurle guztien artean. Zozketan parte hartzeko hemen eman daiteke izena, azaroaren 17ko 12:00ak baino lehenago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide