Hasi da. Laudioko Tubacex fabrikaren aurrean elkartu dira gaur gauean dozenaka grebalari Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituriko Greba Feminista Orokorraren lehenengo txinparta pìzteko.
Fardel eta gurpildun aulkiekin oztopatu dute sarrera nagusia, eta gaueko txandara sartu diren behargin apurrei grebaren nondik norakoak azaldu dizkiete, tentsio uneak izan dituen pikete informatiboan. Izan ere, Ertzaintzaren presentzia handia izan da Mugimendu Feministak eta Aiaraldeko Greba Batzordeak deituriko mobilizazioan. Hain zuzen ere, Ertzaintzak grebalariek eskutan zuten pankarta bortizki hartu duenean piztu da ika-mikarik handiena.
Piketeari amaiera emateko biharko borroka egunera batzeko deia luzatu dute grebaren deitzaileek. Goizetik iluntzera arte egitarau oparoa prestatu dute, herriz herri eta lantokiz lantoki "zaintza eskubide kolektiboa dela" aldarrikatzeko.
Hemen kontsultatu daitezke Aiaraldeko deialdi nagusiak.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte