Kultur sorkuntza Aiaraldean

Goya sarietarako 15 izendapen jaso ditu Esti Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmak

Txabi Alvarado Bañares 2023ko abe. 1a, 20:34

Donostiako Zinemaldian saritu dute Esti Urresolaren lana, besteak beste. / Gari Garaialde

Zuzendari berriaren eta jatorrizko gidoi onenaren sarietarako izendatu dute zinemagile laudioarra.

Historia egin du berriz Esti Urresolaren 20.000 especies de abejas filmak: 15 izendapenerekin, Goya sarien 38. ediziorako izendapen gehien jaso dituen filma da. Baina, horrez gain,  sari horien historian izendapen gehien jaso dituen 'opera prima' bilakatu da. 

Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve izango da Urresolaren lanaren lehiakide hurbilena, 13 izendapenerekin. Kontuan hartu behar da 20.000 especies de abejas Oscar sarietarako ere aurreizendatu zutela, baina Bayonaren filma hautatu zutela azkenean Espainiako Estatua ordezkatzeko. 

Aipatu bezala, 15 kategorietan lehiatuko da zinemagile laudioarraren filma Goyetan, eta Urresolak berak bi sari jasotzeko aukera izango du: zuzendari berriarena eta jatorrizko gidoi onenarena. 

Hauek dira 15 kategoria horiek:

  • Pelikula onena (Lara Izagirre Garizurieta eta Valerie Delpierre)
  • Zuzendari berri onena (Estibaliz Urresola Solaguren)
  • Jatorrizko gidoi onena (Estibaliz Urresola Solaguren)
  • Emakumezko aktore protagonista onena (Patricia Lopez Arnaiz)
  • Gizonezko aktore onena (Martxelo Rubio)
  • Emakumezko aktore onena (Ane Gabarain eta Itziar Lazkano)
  • Ekoizpen zuzendaritza onena (Pablo Vidal)
  • Argazki zuzendaritza onena (Gina Ferrer Garcia)
  • Muntai onena (Raul Barreras)
  • Arte zuzendaritza onena (Izaskun Urkijo)
  • Jantzi diseinu onena (Nerea Torrijos)
  • Makillaje eta ile-apainketa onena (Ainhoa Eskisabel eta Jone Gabarain)
  • Soinu onena (Eva Valiño, Koldo Corella, Xanti Salvador)
  • Efektu berezi onenak (Mariano Garcia Marty, Jon Serrano, David Heras, Fran Belda, Indira Martin)

2024ko otsailaren 10ean egingo da Goya sarien gala, Valladoliden.

Sari andana azken hilabeteetan

Ibilbide oparoa egin du Urresolaren lanak azken hilabeteetan, Berlinale jaialdian historia egin ostean

Hauek dira Aiaraldean grabatutako filmak jaso dituen sari nabarmenenak:

  • Zilarrezko Hartza Berlinalen, aktore protagonista onenari
  • Hong Kong International Film Festivalen emakumezko talde onenari saria
  • Opera prima onenaren, interpretazio onenaren eta zuzendari onenaren sariak Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian
  • Epaimahaiaren Sari Nagusia Seattle International Film Festivalen
  • Film Luze Onenaren Urrezko Tana Freiburger Lesbenfilmtagen.
  • Urrezko Biznaga eta taldeko emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznaga Malagako Zinemaldian.
  • Ate Iluneko Feroz saria
  • Ikusleen botoa Helsinki International Film Festivalen
  • Sari Nagusia Seoul International Children 's Film Festivalen
  • Best Narrative Feature Hamptons International Film Festivalen
  • Zuzendari onenaren saria Athens International Film Festivalen
  • Meilleur scénario, Prix du public eta Prix nouvelle cinéaste Festival Cinespañan
  • Best international feature Festival do Rion
  • Ethical Film Award Tokyo International Film Festivalen
  • Midi Libre Audience Award Cinemed Montpellierren
  • International Competition Special Mention, Kyiv International Film Festival Molodist erakundean
  • Sebastiane saria eta EITB Saria: Egile Berriak saria Donostiako Nazioarteko Zinemaldian
  • Vianako Printzea Saria zuzendaritza onenari eta Berdintasun Saria Tuterako Opera Priman
  • First Feature saria Leiden International Film Festivalen

Horrez gain, pelikulak 7 izendapen jaso ditu ditu Feroz Sarietan, eta bertan ere Urresolak aukera izango du zuzendari zein gidoi onenen sariak eskuratzeko. Gainera, filmaren ekoiztetxeak nabarmendu du 160.000 ikusle joan direla zinema aretoetara pelikula ikustera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide