Aiala Vidrio enpresan bizia izaten ari da urte amaiera. Izan ere, zuzendaritzak mahai gainean jarri zituen azaroaren amaieran bere proposamenak 90 langile kaleratzeko modu ez traumatikoan. Hain zuzen, euren asmoa da helburua 2025ean betetzea.
Geroztik, sindikatuek azaldu dutenez, 57 urtetik gorako 30 beharginek, gutxi gorabehera, onartu dute konpainia uztea zenbait pizgarriren bidez. Zehazki, enpresa harremanetan jarri zen 40 langilerekin eta %80ak bat egin du kaleratzeekin. Bik ezezko borobila eman dute eta beste batzuek oraindik ez dute erantzun.
Horiei gehitu behar zaie aurretik beste hamar batek adostu zutela lan harremana etetea.
Berez, Aiala Vidriok ez du sindikatuen babesik 90 kaleratze horiek egiteko, hauek ez baitaude ados enplegu suntsiketarekin. Gauzak horrela, lanean jarraituko duten beharginen lan baldintzak negoziatzen ari dira beharginen ordezkariak zuzendaritzarekin.