JEZ enpresako LAB sindikatuko atalak kritikatu du pasa den astean Ertzaintzak egindako sarekada

Aitor Aspuru Saez 2024ko urt. 26a, 10:00

Operazioaren irudia.

Sindikatuko kideen aburuz, "horrelako ekintza errepresibo eta kriminalizatzaileek, egin ziren uneagatik, Eusko Jaurlaritzaren osasun-politika negargarria salatuz egin zen mobilizazio handia estaltzeko asmoa baino ez zuen".

JEZ enpresan LAB sindikatuak duen atal sindikalak oharra zabaldu du kritikatzeko duela astebete Laudioko herrigunean gertatutako polizia operazioa.

Izan ere, langile erakundeko ordezkariek uste dute ez zela unea horrelako sarekada bat egiteko, eta Ertzaintzari leporatu diote modu horretan estaltzea David Hernandez JEZ enpresako langilearen heriotza salatu zuen manifestazioa: "Egun horretako garrantzitsuena, milaka herritarrek osasun-sistema publiko eta duin baten alde eta Laudioko PAC-ean gure lankideari gertatutakoa salatzeko egindako mobilizazio handia izan zen.

LAB sindikatuko atal sindikal bera izan zen mobilizazioaren deitzaileetako bat, David Hernandez JEZ enpresako behargina baitzen.

Salaketarekin batera, langile ordezkariek elkartasuna adierazi diete "horrelako polizia-jarduera jasan zuten ostalaritzako langileei, miaketekin, mehatxuekin eta kolperen batekin, gazteak kriminalizatzeko eta minutu batzuk lehenago bizilagunen erantzun ikaragarria estaltzen saiatzeko helburu bakarrarekin egin baitzen".

Azkenik, aldarrikatu dute "herriaren zerbitzura ez dagoen polizia-eredu zaharkitu eta errepresibo honekin amaitu behar dela".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide