Asteazkenean goizean operazioa egin zuen Ertzaintzak Laudioko Lamuza Parkean. Udaltzaingoaren laguntza izan zuen horretarako eta esku hartzearen ondorioz herritar bat atxilotu zuten.
Zehazki, drogen salmenta eta osasun publikoaren kontrako delitua egotzi zioten atxilotuari. Berez, poliziaren prentsa bulegoak adierazi du, ustez, 7 gramo anfetamina topatu zizkiotela. Epaitegitik igarota aske geratu da akusatua.
Hori goizeko 09:00ak aldera izan zen, eta gero poliziek Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxeko inguruetara jo zuten jolastoki orduan. Han zenbait gazte identifikatu eta miatu zituzten eta baten kontrako zigor espedientea abiatu zuten, drogak edukitzeagatik.
Sarekada hori ostiralean herriguneko bi tabernetan egindakoaren ostean izan da, zeinak sona handia izan zuen eta 17 lagun zigorturekin amaitu zuen.