Autoglas-Glavistako epaiketa ekainaren 18ra atzeratu dute

Txabi Alvarado Bañares 2024ko mar. 11a, 22:01

Autoglas-Glavistako langileek euren lanpostuen defentsan borrokatzen dihardute, fabrika ixteko prozesuak aurrera jarraitu arren.

Guardian multinazionalak duen erantzukizuna ebatziko da auzi horretan.  

Udara arte luzatuko da Autoglas-Glavistako itxieraren prozedura judiziala, gutxienez. Datorren martxoaren 19rako zegoen deituta Guardianek auzi honetan duen erantzukizuna ebazteko epaiketa, baina ekainaren 18ra atzeratu berri dute, hainbat pertsona eta enpresari oraindik ez dietelako auzira bertaratzeko eskaera bidali. 

Hala jakinarazi du ELAko sail sindikalak bere afiliatuei bidalitako ohar baten bidez. Sindikatu horrek zehaztu duenez, ondorengo enpresa eta norbanako hauei iritsi behar zaie oraindik epaiketan agertzeko deia:

  • Autoglas Holding BM S.L.
  • Blue Motion Technologies Holding AG
  • Parter Capital Group AG
  • Rudiger Gunter Terhorst 
  • Joachim Magim

Epaiketaren atzerapenaz gain, beste gauza bat ere jakinarazi du epaileak gaur: atzera bota du Guardian enpresak aurkeztutako inpugnazioa eta, modu horretan, ateak ireki dizkio multinazionalak duen erantzukizuna ekainean egingo den epaiketan erabakitzeari. 

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta-epea ere dago etenda, ELAk aipatu duenez. Horrez gain, sindikatuaren aburuz, hartzekodunen lehiaketako administratzaileak “datozen egunetan” aurkeztu beharko du Autoglas-Glavistan egun indarrean dagoen Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientearen luzapena, langileek euren soldataren zati bat  jasotzen jarraitu dezaten, “prozesua amaitu arte”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide