DATUAK

Ia 10 milioi euro banatu dituzte 2023an Vidralako kontseilari eta goi kargudunen artean

Txabi Alvarado Bañares 2024ko mar. 15a, 09:20

Vidralaren Laudioko lantegia, Aretako bide zaharretatik ikusita. / Zarateman

Diru gehiena (8,2 milioi) kontseilariak ez diren 15 goi kargudunen artean banatu zuten. Hala ere, kontuan hartu behar da administrazio kontseiluko kide ugari akziodun esanguratsuak ere direla, eta 46,6 milioi euro banatuko dituztela aurten dibidendutan. 

Vidralaren iazko emaitza oparoek isla izan dute multinazionalaren kontseilari eta goi kargudunen soldata eta dietetan, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordera igorritako dokumentazioan islatzen denez. 

Administrazio kontseiluko 13 kideek 1.703.000 euro jaso zituzten guztira 2023an. Diru kopuru nabarmena den arren, jaitsiera egon da aurreko urtearekiko, 2022an 1.990.000 euro banatu baitzituzten 14 kideren artean. 

Hemen ikusi daiteke diru-kopuruen bilakaera kontseilariz kontseilari:

 

Hala ere, kontuan hartu behar da administrazio kontseiluko kideetako asko Vidralako akziodun esanguratsuak ere direla, eta aurten 46,6 milioi euro banatzea aurreikusi dutela dibidendutan. 

8,2 milioi 15 goi kargudunen artean

Diru kopuru handiena ez dute administrazio kontseiluan banatu, aginte-organo horretan ez dauden goi-kargudunen artean baizik. 8.241.000 euro banatu dituzte guztira 15 pertsona hauen artean: 

  • Adrian Curry General Manager Encirc
  • Anita Galligan Strategic Projects And Risk Director Encirc
  • Fiacre Odonnell Sustainability Director Encirc
  • Sean Murphy Finance Director Encirc
  • James Currie Human Resources Director Encirc
  • Robert Turvey Sales Director Encirc
  • Patrick O´Doherty Glass Operations Director Encirc
  • Angel Roldan Maiz Zuzendari komertziala
  • Oriol Moya Operazio zuzendaria
  • Victor Tolosa Esplotazio zuzendaria
  • Raul Gomez Ekonomia-finantza zuzendaria
  • Joseba Fernandez De Mendia Giza baliabideen zuzendaria
  • Gorka Schmitt Zalbide Zuzendari Nagusia
  • Paloma Gonzalo Sistemen zuzendaria
  • Richard Lloyd Beverages Operations Director Encirc

Txostenak ez du zehazten zenbat diru jaso zuen pertsona horietako bakoitzak. Hala ere, bilakaera gorabeheratsua egon da diru kopuru horretan azken urteetan. 2021tik 2022 igoera nabarmena egon zen, 12 pertsonen artean 3.320.000 euro banatzetik 14ren artean 8.604.000 pasa baitziren. 2022tik 2023ra, aldiz, 8.241.000ra jaitsi da kopuru totala, goi kargudun bat gehiago egon arren:


Kontseilari eta goi kargudunen egoerak kontrastea egiten du Laudioko langileek bizi dutenarekin. Aiala Vidriok (Vidralaren barruan dagoen enpresak) iaz iragarri duen 90 enplegu suntsitzeko asmoa zuela, eta urte amaierarako 40 langilek sinatu zuten borondatezko kaleratzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide