Bost egun falta dira oraindik Korrika Aiaraldera iristeko, baina Ugarteko bizilagunek motorrak berotu dituzte dagoeneko. Hainbat jarduera egin dituzte asteburuan Laudioko auzoan euskararen aldeko ekimen ibiltariaren testuinguruan.
Larunbatean Korrikako petoa prestatzeko tailerra egin zuten auzoko plazan, eta berakatz zopa dastatzeko aukera eman zuten jarraian. Igandean, aldiz, hainbat lagun batu ziren elkarrekin Ermualden barrena ibilaldia egiteko.
Argazkiak: Ugarte bizirik