Korrikak eta Dolumin Barikuak bat egin dute aurten berriro ere. Azkenekoz 2017ko edizioan izan zen. Orduko hartan jarritako marka gainditu ditu Korrikak aurtengoan, eta jende uholde batek hartu ditu herriko kaleak.
Gardea auzotik iritsi da Korrika udalerrira. Akerbeltz erromeriako kideek izan dute lehenengo kilometroa osatzeko ardura. Gardea zeharkatu ostean, Latiorro auzora egin du bisita Korrikak. Bitorikako zubira jaitsi ostean, Karmen kaletik eta Zumalakarregi etorbidetik pasa da lasterketa, bertan batu da jende gehien ekimenera, Dolumin Barikuko azokatik gertu-gertu.
Bitorikako biribilgunera itzuli eta Aretatik abiatu da Korrika. Hain zuzen ere, Aretako herri eragileek eraman dute lekukoa Arakaldoraino.
Hauek izan dira Laudioko lekuko eramaileak:
- 2065. Km – Akerbeltz
- 2066. Km – Laudioko Udaletxeko Langileak / Envases Metalurgicos de Alava S.A.
- 2067. Km – Avacon S.A. / Eska
- 2068. Km – Kirikiño / Orbeko Etxea / Laudioko Txosna Batzordea
- 2069. Km – Suziri Jai Koordinakundea
- 2070. Km – Voestalpine Railway Systems JEZ
- 2071. Km – OMNIA
- 2072. Km – Latiorroko Eskola / Latiorroko Jai Batzordea
- 2073. Km – Laudioko Udal Euskaltegia / Laudioko AEK
- 2074. Km – Laudioko Atletismo Kluba / Altzarrate K.E. / Sugarrak S.T.
- 2075. Km – Basalarrina / Sorginlarren / Ugarteko Jai Batzordea / Ugarte Bizirik
- 2076. Km – LAB Aiaraldea / Gure Esku Dago
- 2077. Km – Aiala Vidirio
- 2078. Km – EH Bildu Laudio
- 2079. Km – La Milagrosa Ikastetxea / Laudioalde Lanbide Eskola
- 2080. Km – Laudio Udala / Etxerat
- 2081. Km – Palestina / Lamuza Ikastetxea
- 2082. Km – Laudio BHI
- 2083. Km – Laudio Ikastola
- 2084. Km – Laudioko EAJ
- 2085. Km – Untzueta Dantza Taldea / Herriaren Pilotazale Elkartea / Areta Trail
- 2086. Km – AMPA Gallarraga / Areta Herri Eskola / Aretako K.E.
- 2087. Km – Pinpili Aisialdi Taldea / Aretako Gazte Asanblada / Aretako Jai Batzordea
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta AEK