Envases enpresako lantegiaren aurrean izan dira gaur kaleratzeen kontrako protestak Laudion. Imegar konpainiako langileek pasa den astean abiatu zuten greba eta Envasesen, ordea, gaur izan da elkarretaratzea 13:30ean.
Ugarteko lantegian bi kaleratze bidegabe gertatu dira azken hilabeteetan eta mobilizazioa egin ez ezik, sinadurak jaso dituzte langileek faktorian bertan. Ekoizpen ataleko beharginen erdiak sinatu du jadanik, iturri sindikalek adierazi dutenez.
Imegarreko grebalariek ere jo dute Ugartera, euren grebak aurrera jarraitzen baitu, beste bi kideren berronartzea aldarrikatzen baitute. Hain zuzen, LAB sindikatuak atzo salatu zuen Lan Ikuskaritza lantegian egon zela eta greba eskubidea urratzen ari zirela ziurtatu zuela.