Solasaldia eskaini zuen Beñat Saratxagak atzo Faktorian. Arkitekto laudioarrak harreman estua du espazio horrekin, berak diseinatu baitzuen, Behark estudioko gainontzeko kideekin batera, eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso dituzte lan horregatik.
Dena den, atzoko berbaldian beste proiektu bat izan zuen hizpide Saratxagak. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalean pabilioi bat eraikitzeko erabili den proposamena aurkeztu zuen, eta horrek aukera eman zion hainbat gaien inguruan hausnartzeko, arkitekturaren eta bizitzaren arteko uztarketari buruz batik bat.
📸 ARGAZKIAK | Solasaldia eskaini zuen @hbehark -ko Beñat Saratxagak atzo @EkintzaFaktoria -n. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalean pabilioi bat eraikitzeko erabili den proposamena aurkeztu zuen arkitekto laudioarrak.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 18, 2024
Ikusi argazkiak hemen 👉 https://t.co/fXBqTc3aZs pic.twitter.com/8KE1h5ymDK