Ion Egia Aiala Txirrindularitza Elkarteko kideak asteburu arrakastatsua izan du Gipuzkoan eta Nafarroan. Larunbatean emaitza oso positiboa lortu zuen Zumaian, non bigarren zeharkatu zuen helmuga.
Hala ere, emaitza onena igandean heldu zen Murietan. Esprintean irabazi bazuen ere, aiaraldearrak ez zuen lasterketa lasaia izan. Probaren hasieran ihesaldia gertatu zen eta ezer ezean utzi ostean, bigarren ihesaldia antolatu zuten dozena erdi txirrindularik.
Edonola ere, Iguskizako gainean tropela batu zen eta Ion Egia lehena jarri zen, Mendiko Saria irabazteko. Ondoren, bederatzi kirolariko tropela osatu zen eta esprintean onena izanda gailendu zen laudioarra.
Aiala Txirrindularitza Elkarteko kidea apirilaren 7an hasi zen garaipenak erdiesten, eta geroztik emaitza oso onak izan ditu.