Asteburu bikaina izan du berriro Ion Egiak, Murietan irabazita eta Zumaian bigarren postua lortuta

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 28a, 18:00

Ion Egia Murietako podiumean. / A. T. E.

Ion Egia txirrindulari laudioarra bi aldiz igo zen podiumera asteburuan. Larunbatean Zumaian bigarren sailkatu zen eta igandean Murietan irabazi zuen etapa.

Ion Egia Aiala Txirrindularitza Elkarteko kideak asteburu arrakastatsua izan du Gipuzkoan eta Nafarroan. Larunbatean emaitza oso positiboa lortu zuen Zumaian, non bigarren zeharkatu zuen helmuga.

Hala ere, emaitza onena igandean heldu zen Murietan. Esprintean irabazi bazuen ere, aiaraldearrak ez zuen lasterketa lasaia izan. Probaren hasieran ihesaldia gertatu zen eta ezer ezean utzi ostean, bigarren ihesaldia antolatu zuten dozena erdi txirrindularik.

Edonola ere, Iguskizako gainean tropela batu zen eta Ion Egia lehena jarri zen, Mendiko Saria irabazteko. Ondoren, bederatzi kirolariko tropela osatu zen eta esprintean onena izanda gailendu zen laudioarra.

Aiala Txirrindularitza Elkarteko kidea apirilaren 7an hasi zen garaipenak erdiesten, eta geroztik emaitza oso onak izan ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide