Ehunka lagun bertaratu ziren atzo Amurrioko Basarte futbol zelaira, Athletic Club eta S.D. Eibarren emakumezkoen taldeen arteko lagunarteko partidaz gozatzeko.
Leire Egia Arriola arduratu zen ohorezko sakea egiteaz, Ibaiganeko klubeko jokalaria izan baita harrobiko zenbait taldetan 2019-2023 urteen artean. Berarekin batera, Iker Larrazabal pilotaria atera zen zelaira, Serie B buruz buruko txapelketaren txapela soinean zeramala:
— Amurrio Club (@AmurrioClub) June 1, 2024
Ostiralean ere egon zen mugimendua Basarten, Athletic Clubeko gizonezkoen taldeak Sevillan lortutako Errege Koparekin eraman baitzuten zelaira, eta herritar orok izan zuen garaikurrarekin argazkiak egiteko aukera.