Atzo ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean, sindikatuek eta langileek salatu dutenez

Txabi Alvarado Bañares 2024ko eka. 6a, 22:07

Hainbat ekimen egin dira eskualdean azken hilabeteetan mediku gabezia salatzeko. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko osasun sistema publikoari buruzko mahaingurua egingo dute ekainaren 14an Laudion.

Atzo ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Hala jakinarazi du ESK sindikatuak, eta anbulatorioko langileak ere jarri dira harremanetan Aiaraldea Komunikabidearekin, gauza bera salatzeko. 

Atzoko gabezia hori ez da kasu isolatua izan. Maiatzaren 18an antzeko egoera jazo zen Amurrioko anbulatorioan, eta aurretik ere beste hainbat aldiz gertatu da aurten. Horrez gain, Osakidetzak iragarri du ordutegi eta zerbitzu murrizketa ezarriko duela udan eskualdeko hainbat zentrotan. 

Horren aurrean, herritarren batzarra eratu zen otsailean, SOS Aiaraldea lemapean. Herritar talde horrek hainbat mobilizazio eta ekimen egin ditu azken hilabeteetan. Amurrioko anbulatorioan egin zuten orain arteko azkena, maiatzaren 23an. Bertan, "eskubide urraketa oro" salatu eta erreklamazioak jartzeko deia luzatu zuten, Osakidetzatik jasotako erantzunak birrintzearekin batera. 

Datorren asterako, aldiz, mahaingurua antolatu dute. Ekainaren 14an izango da, ostirala, 19:30ean Laudioko Batzalarrin kalean. Eskualdeko zenbait medikuk, erizainek eta herritarrek hartuko dute hitza bertan, Aiaraldeko osasun zentroen egoerari buruz hausnartzeko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide