🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Atzo gauean auto istripua jazo zen Gardean. Basurde bat errepidera atera zen eta auto batek talka egin zuen animaliarekin. Ondorioz, ibilgailua suntsitu zen eta barruan zegoen hiru lagunetako bat ospitalera eraman behar izan zuten anbulantziaz. Han egon da eguerdira arte, hainbat proba egin behar izan baitizkiote.
Ezbeharra izan duten laudioarren senideek salatu dute bidaia hori egin behar izan zutela gauean hiru bidaiarietako bat txarto sentitu zelako. Hori dela medio, herriko Etengabeko Arreta Gunera jo zuten eta han ez zegoen medikurik. Ondorioz, Amurrioko larrialdietara joan ziren eta handik itzultzean topo egin zuten basurdearekin.
Aipatzekoa da istripua pairatu duten laudioarrak urtarrilean udalerriko anbulatorioan hil zen gizonezkoaren ezagunak direla eta bi gertakariak lotu dituztela Osakidetzako bitarteko gabeziekin. "Fabiren kasua eta hau ez dira bera, baina muinean dagoen arazoa da medikuen falta", adierazi dute.