Lehen ondorioa da langile guztien kaleratzeak gauzatu direla behin betiko, epaileak ofizial egin baititu. Albistea penagarria bada ere, 2023ko urtarrilean gertatu zena baino ez du baieztatzen, geroztik ekoizpena eta enpresa geldirik egon baita.
Bigarren ondorio garrantzitsuena da, kaleratzeak bidegabeak izanda, beharginek jaso behar dituzten kalte ordainak handituko direla. 20 eguneko soldatetatik 33 edo 45 egunera lan egindako urte bakoitzeko.
Hirugarren pausoa da argitzea diru hori nork ordainduko duen. Printzipioz, merkataritza arloko epaileak aitortu zuen hori ez dela bere eskumena eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartu behar duela erabakia. Izan ere, egun langileek ez daukate modurik kalte-ordaina eskuratzeko Glavistatik, baina merkataritza arloko epaitegiak iradokitakoa -hau da, Parter Capitalek eta Guardianek enpresa taldea osatu dutela Autoglas-Glavistaren kasuan- berretsiko balu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, konpainia horiek aurre egin beharko liekete gastuari.
Printzipioz, Gasteizko epailearen iritzia ontzat hartuko balu epaitegi horrek -enplegua erregulatzeko espedientea ez dagoela justifikatuta, besteak beste, Parter Capitalek eta Guardianek ez dutelako dokumentazioa aurkeztu- eta egoeraren errua bi konpainia horiei leporatuko balie, bidea erraztuko lioke langileek kalte-ordainak jasotzeari.
Helegiteak eta bestelako diligentziak
Edonola ere, arestian aipatutako ibilbideak zenbait traba eta oztopo ditu. Lehenengoa, Guardianek eta Parter Capitalek helegitea aurkeztea, oraindik tartea baitute.
Gastu gehiago Guardian taldearentzat?
Autoglas-Glavistaren itxierak hartu duen beste adar bat bada ELAk Guardian eta Parter Capitalen aurka abiatutako salaketa hartzekodunen lehiaketaren kalifikazioan. Prozedura horretan ere erruduntzat joko balituzte, Guardianek ordaindu beharko lituzkete ez soilik kalte-ordainak, baita Autoglas-Glavistak utzitako zor oro ere; gizarte segurantzarekin, Arabako Ogasunarekin eta hornitzaileekin, besteak beste.
Espetxe zigorrak?
Horrez gain, epaileek erakutsiko balute Autoglas-Glavista enpresaren itxiera iruzurraren emaitza izan dela -hau da, ELAk susmatu moduan bi konpainien artean hitzartu zutela aurretik-, ondorio penalak ere egon ahal dira. Berez, diligentziak ireki ziren, baina momentuz ez dute aurrera egin.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide