Datozen egunotan Granja kiroldegiko amiantoa kenduko dutela adierazi du Laudioko Udalak

Maider Ramirez Martin 2024ko abu. 1a, 19:00

Apirilean topatu zuten amiantoa kiroldegian.

Apirila eta maiatza bitartean aurkitu zuten minbizia eragin dezakeen mineral hori igerilekuko 63 bankutan. Aldagelak itxita egon dira geroztik.  

Apirilean topatu zituen Laudioko Udalak amiantozko zuntzak dituen fibrozementua Granja kiroldegiko igerilekuetako aldageletan. Bederatzi bankutan identifikatu zuten minerala lehenbizi, eta azterketa sakonago bat egin ostean, guztira 63 banku zirela jakinarazi zuten. Orduantxe itxi zituzten aldagelak, eta gainera, egurra baliatu zuten elementu horiek enkapsulatzeko eta zuntzak askatzea ekiditeko. 

Orain, tokiko erakundeak oharra zabaldu du jakinarazteko datozen egunotan ekingo diotela bankuak kiroldegitik ateratzeari. Minerala kendu aurretik, ordea, lan-eremua babesteko “burbuila estankoak muntatuko dituztela” adierazi dute, nahiz eta kiroldegia itxita dagoen, arriskuak ekiditeko. Lan horiek hiruzpalau egunez luzatuko direla ere aurreikusi dute.  

Era berean, Udalak gogorarazi du duela bi hilabete ere Granja kiroldegiko harmailetan zeuden bi bankuetatik kendu zuela amiantoa, eta orduan ere, “Osalanen aholkuei jarraituz, lehenengo urrats gisa eserlekuak kapsulatu zirela, behin betiko erretiratzea kontratatu bitartean.” 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide