Kultur sorkuntza Aiaraldean

Josu Vaquerizoren azken filmak VHS euskarrian argitaratu dituzte

Aitor Aspuru Saez 2024ko ira. 9a, 11:20

VHS euskarrian argitaratu dituzte Josu Vaquerizoren lanak.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan argitaratu ditu lanak sortzaile laudioarrak, baina norbaitek interesa izanez gero, euskarazko azpititutuluekin eskuratu dezake kopia bat.

The life in the XXI Century Josu Vaquerizo zinemagile laudioarraren filmak bizirik jarraitzen du. 2022an zazpi sari jaso zituen, guztiak Ameriketako Estatu Batuetan, eta berriki beste albiste on bat heldu zaio handik.

Izan ere, Terror Tapes ekoiztetxeak pelikula hori eta beste lan batzuk bildu ditu VHS euskarrian. Irailaren 1ean merkaturatu zituzten kopiak eta katalogo bitxi baten barruan dago: Double Dragon, Kill Bill, Kids, Requien for a dream, Transformers...

Estatu Batuetan euskarri fisikoak itzuli dira, VHS zinten bildumazale talde handiak sortuz

Vaquerizok azaldu du eremu anglo-amerikarrean euskarri fisikoen itzulera gertatzen ari dela eta horrela sortu direla bildumazale talde nahiko handiak.

Lana eskuratzeko aukera

Edonola ere, aipatu beharra dago Estatu Batuetan ez dutela, Europan bezala, PAL sistema erabiltzen VHS euskarrian. Hortaz, zinta horiek ez dira erabilgarriak Euskal Herrian.

Hori dela medio, Vaquerizok eurak erabaki du produktu bera Atlantikoaren alde honetan argitaratzea. 

Hain zuzen, pentsatzen ari da euskaraz edota gazteleraz azpititulatutako kopiak sortzea Party´s Over, bere disketxea, baliatuta.

Online ikusteko aukera

VHSrik ez duen jendeak, dena den, parada dauka Internet bidez ikusteko laudioarraren lanak. Horretarako honako webgunean izena eman beharra dago.

Ohikoan, Vaquerizoren pelikulak eta lanak ikusteko, inskripzioa egin eta ordaindu beharra dago: "Nik neuk ekoiztutako pelikulak dira eta gastu guztiak nire gain hartzen ditut. Hortaz, eskertzen dut interesa duenak ekarpena egitea, hurrengo proiektuak gauzatu ahal izateko".

Hala eta guztiz ere, Aiaraldeko herritarrei eskainiko die doan ikustea "Laudiokolagunak" kodea erabilita.

Webguneko bisitarientzako oharra ere zabaldu du: "Web orrialdea labirinto baten moduan diseinatuta dago. Topatuko duten lehen elementua The life in the XXI Century izango da, baina eduki gehiago daude eta aurkitzeko apropos nahasgarria den webgunean murgildu behar da ikuslea".

Egun Ingalaterran bizi da Vaquerizo. Han finkatu da, urte luzez Oslon bizi ondoren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide