Estatu Batuetatik itzuli eta gero beste lau sari eskuratu ditu Iosu Vakerizzo zinemagileak Life in the XXI Century filmari esker. Pelikulak Los Angeles Underground Film Forum jaialdiko lehiaketa ofizialean parte hartu zuen eta lau sari merezi zituen, epaimahaiaren ustez.
Hain zuzen, 'underground' film onenaren, esperimentazio onenaren, kontakizun onenaren eta hizkuntza atzerritarreko pelikula onenaren kategorietan gailendu zen laudioarra.
Jadanik zazpi aitorpen lortu ditu bere lanarekin Vakerizzok, guztiak Estatu Batuetan. Lehenengoa urte hasieran izan zen eta beste biak udan.
Honakoa ez da izan aiaraldear bat Los Angelesen saritzen duten lehen aldia. Izan ere, David Gamboa zuzendariak ere aitorpena jaso zuen Los Angeles Independent Film Festivalen.
