ARGAZKIAK

Danbor hotsekin abiatu dituzte Latiorroko Jaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko ira. 13a, 20:24

Gaur arratsaldean eman diete hasiera igandera arte luzatuko diren Latiorroko Jaiei. Danborrada eta buruhandien kalejira izan dira ekintzaz beteriko asteburuko lehenengo jarduerak.

Hasi dira 2024ko Latiorroko Jaiak. Jai Batzordeko kideek 19:00etan puntuan piztu dute festetako lehen suziria, asteburuko ekintza maratoiari abiada emanez. Aurretik, danborradak zeharkatu ditu auzoko kale nagusiak. Azken asteetako entseguen ondoren, haur zein helduek gogo biziz astindu dituzte danborrak, festa hotsa kalez kale zabalduz.

Ekintza ugari prestatu ditu Latiorroko Jai Batzordeak lehenengo arratsalde honetarako: buruhandi eta erraldoien kalejira, ardo dastatzea... Iluntzean, aldiz, musika eskaintzak hartuko du protagonismoa; gaurkoan Zinkha, Kaos Etiliko eta DJ Teso igoko dira txosnaguneko oholtzara.

Hemen kontsultatu daiteke asteburuko egitarau osoa.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide