Dozenaka lagun bertaratu ziren atzo Faktoriara, Maialen Lujanbioren RR ikuskizunaz gozatzeko. Bertsolariak hainbat gairi buruzko gogoeta zorrotzak taularatu zituen, bertsoak, testuak zein proiekzioak baliatuta. Gainera, solasaldi labur bat eskaini zuen sortzaileak emanaldiaren ostean, obraren nondik norakoak azaltzeko.
Arte Hartze zikloaren bigarren saioa izan zen atzokoa. Urriaren 13an izango da hurrengoa. Euskaliptus hitzaldi performatiboa eskainiko dute Jon Ander Urresti, Beñat Urrutia eta Matxalen de Pedrok, monolaborantzaren gaia ikuspegi kritikoz eta umorez landuta.
Horrez gain, Maider Lasa Santamaria ere egongo da egun berean, Loa, loa laguna ikuskizunarekin. Zazpi euskal lo-kanta tradizional taularatuko ditu, trataera berri batekin, sentsualitatea eta sexualitatea landuta.