San Roke nagusien egoitzako langileen profesionaltasuna babesteko elkarretaratzea egin dute

Aitor Aspuru Saez 2024ko urr. 23a, 12:55

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizateko langile batzordeak deitu du mobilizazioa eta langileak eta erabiltzaileen senideak ere egon dira elkarretaratzean.

Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Laudioko San Roke nagusien egoitzaren aurrean, bertan aritzen diren langileen profesionaltasuna aldarrikatzeko. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizateko langile batzordeak antolatu du mobilizazioa, azpimarratzeko beharginek profesionaltasunez betetzen dituztela euren ardurak.

Isabel Montero Rus langile batzordeko presidenteak hartu du hitza azaltzeko San Roke nagusien egoitzako langileak babestea izan dela kontzentrazioaren helburua. Halaber, faltsutzat jo du Zaintza Arabak zabaldutako mezua: "Badirudi hemen tratu txarrak daudela kolektibo ororen kontra eta hori ez da egia".

Arabako Foru Aldundiko beste nagusien egoitzetako langileek ere parte hartu dute deialdian eta erabiltzaileen familiek ere egin dute. Batzuek Aiaraldea Komunikabidearekin hitz egin dute aldarrikatzeko tratua egokia dela eta langileek maitasunez jarduten dutela. Gehienek aipatu dute ez dutela kexarik eta, izatekotan, berehala konpontzen dutela langileekin partekatuta.

Polemikaren jatorria

Zaintza Arabaren salaketa bat izan da elkarretaratzearen jatorria. Nahiz eta elkarteak adierazi zuen egindako kritikak Arabako Foru Aldundiko arduradun politikoen aurkakoak zirela, langile askok euren kontra zirela sentitu zuten, Isabel Montero Rusen ustetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide