Antonio Oyarzabal piano-jotzaile laudioarrak bakarlari gisa debutatuko du igandean Madrilen Espainiako Orkesta Nazionalarekin batera. Kontzertua Auditorio Nazionalean izango da, Descubre kontzertu-sortaren barruan. Germaine Tailleferreren Ballade for piano and orquestra lana eta Serguéi Prokófieven 7. sinfonia interpretatuko dituzte.
Azaroak 14ean piano errezitadi bat eskainiko du Sevillan La Muse Oubliée II, bere azken diskoa, interpretatuz. Sevillako Turina espazioan izango da. Album honetan emakume konposatzaileen obrak interpretatzen ditu musikari laudiorrak, hainbat garaitako emakume musikariei ikusgarritasuna emanez.
Ibildide zabala
Antonio Oyarzabal gaur egun Londresen bizi da. Europa eta Amerikako herrialde askotan aritu da kontzertuak eskaintzen eta guztira bost album plazaratu ditu. Bigarren diskoa Ariadna Martinez soprano laudioarrarekin batera egin zuen, Juan Martinez Villar konpositore laudioarraren obrak interpretatuz. La Muse Oubliée II du izena bere azken lanak eta otsailean argitaratu zuen. Bere azken hiru diskoetan emakume konpositoreen lanetan zentratu da, hauei ikusgarritasuna eman nahian.