12.000 euro bideratu ditu Laudioko Udalak hiltegiaren itxierak sortutako abeltzainen garraio gastuak finantzatzera

Txabi Alvarado Bañares 2025ko urt. 2a, 14:51

Laudioko udal hiltegiaren itxierak protesta ugari sortu zituen 2021 eta 2022 urteetan. / Aiaraldea.eus

2022ko uztailaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitarteko garraio gastuak finantzatu ditu tokiko erakundeak.

2022ko otsailean eman zien argi berdea Laudioko Udalak abereak hiltzera eramateko garraiorako diru-laguntzei, herriko udal hiltegiaren itxierak abeltzainei eragindako enbarazuak konpentsatzeko neurri gisa. 

Baina diru-partida horiek ez dira orain arte iritsi udalerriko abeltzainen poltsikoetara. Laudioko Udalak 2024a amaitzear zegoenean iragarri zuen dirulaguntza exekutatuko zuela. 2022ko uztailaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean abeltzainek eginiko bidaiak finantzatuko dituzte, 12.000 euro bideratuta orotara.

Zehaztu dutenez, denbora tarte horretan Laudioko bost ustiategietako 29 animialia eraman ziren sakrifikatzera guztira Donostia, Oñati eta Villarcayoko hiltegietara, eta bidaia horien gastua hartuko du bere gain tokiko erakundeak.

Hemendik aurrera, aldiz, ez du horrelako beste laguntzarik abiatuko. Izan ere, Udalak hitzarmena sinatu du Urduñako Bedarbide haragi zentroarekin eta, modu horretan, herriko abeltzainek aukera izango dute euren animaliak azpiegitura berri horretan hiltzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide