Santiago ospitalerako liburu eta jostailu bilketa abiatu du Beat elkarteak

Txabi Alvarado Bañares 2025ko urt. 10a, 11:00

Faktoria da bilketa puntuetako bat. / Aiaraldea.eus

Datorren astelehenean (urtarrilak 13) amaituko da dohaintzak egiteko epea. 

Musika elektronikoa da Laudioko Beat elkartearen ardatza. Duela hamar urte sortu zen taldea, eta hainbat jaialdi antolatu dituzte ordutik hona, baina ez dute euren jarduna musikara mugatu, ekimen solidarioak antolatzen ere aritu baitira.

Horrelako egitasmo bat da orain abian jarri dutena: jostailu zein liburu bilketa Gasteizko Santiago Ospitalearentzat. Aspalditik daramate antzeko ekimenak egiten, elkartea sortu baino lehenagotik.

"Orain dela hamarkada bat baino gehiago Julio (Beat elkarteko kideetako bat) hazi zen bere kabuz jostailuak biltzen Gurutzetako ospitalera eramateko, bere alabak denbora luzea igaro behar zuelako bertan eta ez zegoelako jostailurik", azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari.

Elektronika jaialdi bat antolatzea izan zen hurrengo urratsa. Drumgorri aretoan egin zuten hori, eskualdeko DJekin, sarrera moduan jostailu bat eramatea eskatuta. 

Handik urte batzuetara Miguel Ibarretxe (Maik Falls izen artistikoa duen Laudioko ekoizlea) Gasteizko Santiago Ospitalearekin jarri zen harremanetan, eta bertako arduradunek proposatu zioten jostailu eta liburuak biltzea dohaintzan emateko.

Hori da, hain zuzen, orain egitera doazena. Laudioko sei establezimendu jarri dituzte bilketa puntu gisa:

  • Faktoria
  • Ez&Bai denda
  • Jana ileapaindegia
  • Iñaki frutadenda
  • Extremadura zentroa
  • Arteginez zentroa

Zehaztu dutenez, datorren astelehenera arte (urtarrilak 13) dago dohaintzak egitea epea, euren asmoa delako hurrengo egunean eramatea ospitalera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide