Gaur 18:00etan bilera irekia egingo dute Aretako Kultur Etxean 1975 eta 1983 urteen artean Areta Herri Eskolan ikasi edota lan egin zutenentzat. Hain zuzen, 100 urte beteko ditu aurten ikastetxeak eta ahalik eta belaunaldi gehienen esperientziak batu nahi dituzte.
Gaurko batzarra belaunaldi horietara bideratuta egongo da, baina jadanik egin dituzte horrelako beste zenbait topaketa.
Aipatu beharra dago Areta Herri Eskolako hezkuntza komunitatea elkarlanean dabilela aspaldi urteurrena berezia izan dadin, mendea betetzea ez baita erronka xamurra.
Pasa den ostiralean jakinarazi zuten jaia antolatuko dutela ekainean efemeridea ospatzeko, baina bestelako helburuak ere badituzte, dokumentala ekoiztea kasu.