Guardianen itxiera

Guardianek baieztatu du Laudioko lantegia ixteko asmoa duela, "labean egondako aurreikusi gabeko matxura bat" argudiatuta

Txabi Alvarado Bañares 2025ko urt. 21a, 14:18

Lantegiaren barruko irudi bat. / Arabako Foru Aldundia

Langileak informatu eta eurekin biltzeko asmoa duela esan du multinazionalak, beharginen segurtasuna "lehentasuna" dela nabarmenduta. 

Ezohiko kontu bat egin du Guardianek: prentsa-ohar bat bidali die hedabideei (Aiaraldea Komunibideari barne) Laudioko lantegiaren itxieraren inguruko informazioa emateko. 

Multinazionalaren oharrak baieztatu egiten ditu Enpresa Batzordeak gaur goizean jakinarazitakoak. Enpresaren hitzetan, "erabaki zaila" hartu behar izan zute, "fabrikako labeak duen higadura egoeraren ondorioz", eta, bereziki, "labea kargatzeko horman topatutako kalte kritiko berri eta aurreikusi gabeko batengatik".

Euren hitzetan, makineriak duen matxura horrek ekiditen dio konpainiari "modu seguru eta fidagarrian" funtzionatzen jarraitzea. 

Multinazionalaren hitzetan, makinariak duen desgasteak eta kalteak ekiditen dio "modu seguru eta fidagarrian" funtzionatzen jarraitzea. 

Gauzak hala, labea hozteko prozesua abiatu nahi du multinazionalak, eta hori egin ostean ekingo dio "beharrezko urrats legal guztiak" emateari Laudioko lantegia ixteko.

Horri lotuta, jakinarazi du langileak informatzeko eta eurekin negoziatzeko asmoa duela. Ildo horretan, ziurtatu du "langileen segurtasuna" izango dela bere lehentasuna prozesu osoan zehar, eta informazio osagarri gehiago heleraziko duela "eskura" izan ahala. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide