Imanol Pradales Lehendakaria Guardianen Laudioko lantegiaren itxierari buruz mintzatu da gaur, Galdakaon egindako agerraldian. Hain zuzen, Pradalesek ziurtatu du lanean ari direla jadanik konponbide bat bilatzeko egoerari, bai egungo jabeekin (Guardian Group eta Koch Industries) edo beste batzuekin.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinen artean ari dira elkarlanean, eta espero dute mahaia ere deitzea sindikatuekin.
Enpresari azalpenak
Imanol Pradalesek azpimarratu du ezustekoa izan dela albistea eta enpresarekin bilera egin nahi dutela arrazoiak entzuteko eta aztertzeko.
Lehendakariak aldarrikatu du Aiaraldean, Araban eta Euskadin enplegu industrialak jarraitzea dela bere lehentasun politikoa.
Aurrekari ezkorrak
Dena den, aurrekariak ez dira bereziki positiboak Laudioko lantegiari dagokionez. Izan ere, gogoratu beharra dago Glavistaren kasuan Guardianek ezezko borobila eman ziola negozioa erosi nahi zuen enpresariari, lantegiko lurrak saltzeari uko eginda.