Guardianen itxiera

Guardianeko enpresa batzordeak salatu du ez dagoela inolako inbertsorerik eta Laudioko lantegiak itxita amaituko duela

Txabi Alvarado Bañares 2025ko mar. 6a, 18:27

Elkarretaratzea egin dute langileek Batzar Nagusien kanpoaldean. / LAB

Arabako Batzar Nagusietan hartu dute hitza Laudioko lantegiko enpresa batzordeko kideek gaur goizean.

Arabako Batzar Nagusietara jo dute gaur Guardianeko langileek. Enpresa Batzordeko hiru ordezkarik hartu dute hitza bertan, gainontzeko beharginek kanpoaldean elkarretaratzea egiten zuten bitartean.

Ordubete inguru egon dira ordezkari politikoen galderak erantzuten, eta oso ezkor agertu dira Laudioko lantegiaren etorkizunarekin. Beharginek behin baino gehiagotan ziurtatu dute ez dagoela inolako inbertsorerik, eta lantegiak itxita amaituko duela.

Era berean, oso kritiko azaldu dira erakunde publikoek auzi honetan zehar izaten ari diren jarrerarekin. Besteak beste, faltan bota dute astelehenean multinazionalak aurkeztutako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka posizionatzea. “Langileak izututa gaude, Eusko Jaurlaritzako inork ez duelako esan espedientea gelditu behar dela, esan duten gauza bakarra da inbertsoreak bilatzen saiatuko direla”, azaldu dute.

Langileen ordezkariek nabarmendu dute labea “bi ordutan” itzali zela, eta Osalaneko eta Jaurlaritzako teknikariek ez zutela ezer egin, fabrikan zeuden arren.

Labea itzali zen eguna ere ekarri dute gogora, nabarmenduz Jaurlaritzak horretan “lagundu” zuela. Salatu dutenez, Osalani, Auzitegi Nagusiari zein Jaurlaritzari eskatu zioten itzalketa ekiditea, baina ez zuten erantzun positiborik jaso, eta Guardianek ere ez zuen ezer akreditatu behar izan erakunde horien aurrean amatatzea abiatzeko.

Era berean, nabarmendu dute labea “bi ordutan” itzali zela, eta Osalaneko eta Jaurlaritzako teknikariek ez zutela ezer egin, fabrikan zeuden arren. "Ez zuten ezer egin, ez galdera teknikorik, ez neurketarik… ez ziren ezta labearen pareta (matxura zuena) ikustera jaitsi". Gauzak hala, une honetan “beirazko eta harri islatzailezko bloke bat” da labea, “erabat erabilgaitza”, Enpresa Batzordeko kideen aburuz.

Une honetan “beirazko eta harri islatzailezko bloke bat” da labea, “erabat erabilgaitza”, Enpresa Batzordeko kideen aburuz. Labe berri bat erosteak "40, 70 edo 90 milioi euroko" inbertsioa egitea ekarriko luke, euren aburuz.

Horregatik ziurtatu dute ez dagoela “hor eskua sar dezakeen inbertsorerik”. Azaldu dutenez, labean hasieran zegoen matxura konpontzea (Guardianek fabrika ixteko "aitzakia" moduan jarri zuena) “4 milioi euroko inbertsioa” izango litzateke. Orain, aldiz, “labe berri bat” erosi beharko litzateke, eta horrek “40, 60 edo 90 milioi kostatu dezake, edo gehiago”.

Azken urteetako bilakaera ere azaldu dute ordezkari politikoen aurrean. Kontatu duten deslokalizazioa “etengabea” izan dela Laudioko fabrikan 2012tik, eta enpresak hamarkada bat baino gehiago daramala inor kontratatu gabe. “Ni naiz gazteena lantegian, eta 16 urte daramatzat bertan”, azaldu du batzordeko kideetako batek. Horrekin batera, Autoglas-Glavistaren salmenta ere ekarri dute gogora, “pandemiaren erdian” eta “egun batetik bestera” izan zela azpimarratuta.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide