Urte osoan lanean izan da Areta Herri Eskolako hezkuntza komunitatea, ikastetxeak 100 urte bete ditu eta. Mendeurrenaren aztarna gera dadin, bi ekintza berezi prestatu dituzte, larunbatean egingo duten jaian bertan: dokumentala eta liburua.
Film dokumentala, berez, frontoian eskainiko dute 11:00etan eta 10:30ean irekiko dituzte ateak. Proiektu honetarako testigantza ugari bildu dituzte. Izan ere, adinkako bilerak deitu dituzte eta bertaratutako herritarrekin grabatu dituzte adierazpenak.
Guraso elkarteak azaldu duenez, topaketak oso hunkigarriak izan dira eta aspaldi elkartzen ez zen jendeak bat egin du hitzordu horietan. Belaunaldi bakoitzak bizipen ezberdinak izan baditu ere, gurasoek bi errealitate azpimarratu dituzte. Alde batetik, eskolari esker guztiek jotzen dutela bere burua aretartzat. Bestetik, oroitzapen politak dituztela ikastetxeari buruz. "Berdin dio Frankismoaren garaian ikasi izana edo duela urte gutxi. Urte latzak izan edo ez, guztiek dituzte esperientzia atseginak", erantsi du Maialen Gonzalez Resa aretarrak.
Liburua salgai
Dokumentala ez ezik, liburua ere idatzi dute Areta Herri Eskolak igarotako mendearen berri emateko. 8 euro balio du eta larunbatean ikastetxean bertan erosteko aukera egongo da.
Zehazki, areto nagusian salduko dute 12:45etik 14:15ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte. Lokal berean argazki erakusketa egongo da.
Bestelako materiala erosteko aukera ere emango dute larunbatean:
