Elche CFren kapitaina izaten jarraituko du Uxue Mendiak

Erredakzioa 2025eko uztailaren 17a

2021tik darama Uxue Mendiak Elche CFn. / Elche CF

Klubeko kideek nabarmendu dute jokalari beteranoenetako bat bilakatu dela laudioarra, eta taldearen "mugarri garrantzitsuetan" hartu duela parte, 2023an bigarren mailara igota, besteak beste. 

Bosgarren denboraldi baterako kontratua sinatu du Uxue Mendiak Elche CFrekin, bertako taldeko kapitaina izaten jarraitzeko.

27 urte ditu jokalari laudioarrak, eta ibilbide oparoa egin du futbolari gisa. Ugaon aritu zen zazpi urtez, Aurrera de Vitoriara igaro zen gero eta Alavesera egin zuen salto jarraian.

Emaitza esanguratsuak lortu zituen kirolari gazteak azken talde horretan, lehen mailara igotzea lortu baitzuen, eta omenaldia jaso zuen horregatik Laudioko Udalaren eta Altzarrate Kirol Elkartearen partez. 

Urte berean pasa zen Elche CF taldera, eta bertan aritu da ordutik hona. Klubeko kideek nabarmendu dute jokalari beteranoenetako bat bilakatu dela, eta taldearen "mugarri garrantzitsuetan" hartu duela parte, 2023an bigarren mailara igota, besteak beste. 

Mendiak zelaian izan duen errendimendua "eztabaidaezina" izan dela nabarmendu du Elche CFk. "Aireko jokoan sendo, bata bestearen kontra indartsu eta defentsa-antolaketan beti adi, Mendiak errespetua lortu du bai bere taldekideen bai teknikarien artean", nabarmendu dute klubeko arduradunek, "bere lidergoa, gainera, etengabea izan da urte hauetan, denboraldi bakoitzeko une garrantzitsuenetan gidari eta laguntzaile gisa jardunez".

Gauzak hala, "funtsezko piezatzat" jo dute laudioarraren iraupena ziurtatzea, etorkizunean eskuratu daitezkeen garaipenei begira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide