Osakidetzak ziurtatu du bihar (abuztuak 15) zerbitzu medikoa egongo dela Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Modu horretan, Laudioko Udalak emandako informazioa gezurtatu nahi izan du osasun erakundeak, "nahasi eta okerra" dela aipatuta.
Laudioko Udalak gaur goizean jakinarazi du bihar ez zela medikurik egongo Etengabeko Arreta Gunean. Tokiko erakundeak azaldu duenez, anbulatorioko langileekin baieztatu du informazio hori, eta bere kezka adierazi du egoeraren aurrean. Horren ostean iritsi da Osakidetzaren erantzuna. Hala ere, gaia atzotik darama mahai gainean, LAB sindikatua izan baitzen lehena egoera salatzen.