La Casa Resa loteria etxeak La Primitivako 643.921,74 euroko saria banatu du. Negozioak azaldu duenez, ohiko bezero peña bat da billetearen jabea eta 110 lagunek osatzen dute. Ondorioz, 6.000 euro jasoko du kide bakoitzak.
19, 45, 23, 36, 32 eta 35 dira zenbaki sarituak. Osagarria 43 da eta diru-atzeratzea 9. Dirudienez, Madrilen beste irabazle bat egon da.
Apustu jokoek gehiagotan utzi dituzte sari garrantzitsuak Aiaraldean. Esaterako, 2018an Casa Resak berak Gabonetako laugarren saria Laudioko bi gunetan banatu zuen, El Túnel Jatetxean eta Dastaketa gozotegian. Iaz Loteria Nazionalak 10 milioi euroko sariak ekarri zituen eta 2023an Euromillón jokoak beste milioi euro batekin saritu zuen irabazle bat.