Joseba Irazokik eta bere gitarrak hartuko dute Faktoria ostegunean 19:00etan. Musikari beratarra bakarlari gisa arituko da Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) diskoa taularatzeko.
Nafartarrak Athom Rumban eta Nacho Vegasen proiektuetan jo du, baina urrian argitaratutako lanean soinu intimo eta psikodelikoetara jo du. Zehazki, album berria 2017an sortutako Gitarra Onomatopeiko LParen jarraipena da. Irazokik 23 kanta bildu ditu eta abestien ohiko egituretatik ihes egin du, gitarraren soinuan zentratzeko.
Sormen ariketa horren lekuko zuzena izateko aukera egongo da, esan bezala, Faktorian.10 euro balioko du sarrerak bazkide ez direnentzat eta 8 euro bakideentzat. Dena den, hirugarren aukera bat ere egongo da. Izan ere, Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du asteazken eguerdian eta hemen eman daiteke izena.