Ximenaren kontzertuarekin eta ontziak apaintzeko tailerrarekin girotu dute larunbat iluntzea Aretako emakumeek. Duela bi urte sortutako kolektiboa jarduera prestatzen ari da azaroan. Kulturarteko askariarekin hasi zuten egitaraua iragan asteburuan. Azaroaren 25ean, aldiz, Txoko morea inauguratuko dute Kultur etxean bertan.
Baina azarotik harago ere programatu dituzte ekintzak. Abenduaren 5ean Itxi Guerra militante antikapazitista bertaratuko da hitzaldia ematera, eta urriaren 30ean Magdalena Piñeyro lodifobiaren aurkako pentsalari eta ekintzailearen txanda izango da.
Argazkiak: Aretako emakumeak