Oscar Ruizek, Felix Mugurutzak, Laudioar Txirrindulari Elkarteak, Uxue Palaciosek eta Aretako Eskolak jasoko dituzte Altzarrate sariak aurten

Erredakzioa 2025eko abenduaren 8a

Iazko sari banaketaren irudi bat. / Aiaraldea.eus

Datorren igandean (abenduak 14) izango da gala arratsaldeko seietan Lamuza parkeko Kasinoan. 

Bost norbanako zein entitate laudioarrek eginiko lana aitortuko dute Altzarrate Sarien X. edizioan. Datorren igandean egingo dute ekitaldia arratsaldeko seietan Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan. 

Izen bereko peñak antolatzen du sariketa, bere garaiko Villosa sarien lekukoa hartuta. Ekimenaren helburua da urtean zehar esparru batean edo bestean gailendu diren laudioarrak goraipatzea. 

Altzarrate Peña CD Laudioren jarraitzaileek osatzen dutenez, sarietako bat klub horretan nabarmendu den pertsona bati ematen diote. Aurten Oscar Ruizek jasoko du aitortza hori, klubean egin duen ibilbideagatik. 

Beste bi sari banatuko dituzte kirolaren esparruan. Laudioar Txirrindulari Elkarteak jasoko du horietako bat, bere historian zehar izanadako bilakaeragatik. Kirolari onenaren aitortza, aldiz, Uxue Palacios eskiatzaileari emango diote, esparru horretan aurten erdietsi dituen garaipenengatik. 

Kulturaren esparruan Felix Mugurutzak jasoko du saria, tokiko historia sustatu eta balioan jartzeko eginiko lanagatik. 

Bukatzeko, sari berezi bat emango diote Aretako Eskolako komunitateari, aurten 100 urte bete dituelako. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide