Adinekoentzako Jantoki Zerbitzuaren Ordenantza sortzeari ekin nahi dio Laudioko Udalak, herritarren parte hartzearekin

Aitor Aspuru Saez 2026ko otsailaren 21a

Sanrokezar egoitza./ Laudioko Udala

Astelehenetik martxoaren 13ra arte izango dute aukera herritarrek iradokizunak eta proposamenak egiteko.

Laudioko Udalak Adinekoentzako Jantoki Zerbitzua abian jartzeko urratsak egiten jarraitu nahi du eta horretarako, aurretiazko kontsulta-aldia irekita.

Berez, zerbitzua hasi baino lehen araudia osatu behar du tokiko erakundeak eta astelehenetik martxoaren 13ra arte egongo da indarrean epe hori. Tarte horretan herritarrek udal erregistroan egin ditzakete euren ekarpenak eta iradokizunak. 

Gogoratu beharra dago zerbitzuak helburu anitzak dituela. Alde batetik elikadura orekatua eta osasuntsua eskaintzea, baina bereziki herriko adinekoen topagune soziala sortzea, non euren ongizatea bermatzeko esparrua egongo den eta bakardade egoeran egon daitezkeen herritarrak artatuko dituzten. 

Sanrokezar elkartearen egoitza

Azken urtean zenbait aurrerapauso lortu dituzte jantokia ahalbidetzeko eta iaz bi mugarri ezarri zituzten. Alde batetik, proiektua Sanrokezar elkartearen egoitzan kokatzea. Erabakiak eztabaida sortu zuen udalbatzan eta Udalaren helburua da egungo anbulatorioan ematea zerbitzua, behin Latiorroko osasun azpiegitura berria irekitzen denean.

Horrez gain, urte amaieran lokal hori egokitzeko obrak esleitzeko prozesua egin zuen Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide